AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/04/01 10:10

EAEko Lan Harremanen Kontseiluaren arabera, urteko aurreneko bi hilabeteetan bi ezaugarri nagusi identifikatu dituzte: batetik, soldatapeko lanean nabarmen egin dute behera kontratazioek eta, bestetik, gora egin du aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden beharginen kopuruak.

Urtarrilean eta otsailean, guztira, 762 espediente berri aurkeztu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 6.984 langileri eragiten diete dossier horiek.

Otsailean, beraz, 38.783 langile zeuden aldi baterako lan-erregulazioan, urtarrilean baino 6.600 gehiago.

Bestalde, kontratazioen kopuruari dagokionez, iazko urtarrilean eta otsailean baino %27 kontratazio gutxiago izan dira aurtengo urtarrilean eta otsailean. Lan Harremanen Kontseiluaren esanetan, ordea, iazko urtarrileko datuekin alderatuta, ekoizpen industriala soilik %3,9 jaitsi da aurtengo urtarrilean.