AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/15 10:44

Langile bat zauritu zen atzo Sopelan (Bizkaia), Olabide poligonoan kokatuta dagoen lantegi batean. Antza, dagoeneko jardunik ez duen enpresa batean izan zen lan-istripua: bertatik makineria ateratzeko lanetan ari zen 50 urteko behargina, eta makinetako bat desmuntatzen ari zela, beso bat harrapatu zion bizepsaren parean.

Larrialdi-zerbitzuak bertaratu ziren. Langilearen besoa makinatik ateratzean, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.

Aurreko ostiralean, hilak 10, beste langile bat zauritu zen Idiazabalgo (Gipuzkoa) enpresa batean, pieza bat gainera erorita. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 35 langile erail dituzte haien lanpostuetan.