AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/08 10:46

Bederatzi langile karrikaratu dituzte Lazkaoko (Gipuzkoa) Forjas Irizar lantokian. CCOO sindikatuak jakinarazi du "premeditazio eta azpikeria argiz" kanporatu dituela beharginak enpresak; izan ere, lan-erregulazio espediente bidez "kaleratze kolektibo" gisara izapideak egin ahal izateko, hamar kaleratzekoa da gutxieneko kopurua. Hala, bederatzi langile kanporatu dituztenez, ez da "kaleratze kolektibo" modura jasoko.

Gainera, enpresako zuzendaritzak beharginei "presioa egin" diela salatu dute, mehatxuak medio: kaleratzea onartuz gero enpresak "kalte-ordain maximoa" ordainduko die, baina onartzen ez badute, "diziplinazko kanporatzea" izango da, "eta kalte-ordaina kobratzeko, epaitegietara jo beharko dute".