AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/27 14:49

Aurreko larunbatean emakume bati egin zion eraso gizonezko batek, Barakaldoko (Bizkaia) Zoriontasuna kalean. Goizaldeko 03:15etan izan zen sexu-erasoa: emakumeak berak azaldu duenez, lagun batzuekin hitz egiten ari zenean, abailan etorri eta ukituak egin zizkion erasotzaileak. Ihes egiten saiatu zen gero.

Atxilo eraman zuten udaltzainek, eta gaur, astelehenea, epailearen aurretik igaro da.