2021eko otsailaren 22a
Jipoi bat, bahiketa bat, mehatxuak eta tratu txarrak azken egunetan, Azagran, Gasteizen, Antsoainen eta Lodosan
Bost emakumeri egindako erasoak atera dira argitara azken egunetan. Batetik, lau emakume eraso dituzte haien bikotekideek Azagran, Gasteizen, Antsoainen eta Lodosan; Azagran hiltzat eman zuen emakumea gizonak, gogor jipoitu ostean. Bestetik, gizon batek emakume bat bahitu du Gasteizen.