AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/06/29 19:30

Atzo, hilak 28, 20 urteko gizonezko bat atxilo eraman dute Gasteizen (Araba), bikotekideari eraso egiteagatik. Urbina kaleko Molinuevo parkean izan zen erasoa, eta abisu bat medio bertaratu ziren udaltzainak. Emakumeak zauriak zituen bekainean.

Aurreko ostiralean, hilak 26, beste erasotzaile bat atxilotu zuten Arabako hiriburuan. "Etxeko indarkeria" leporatu diote, amari egindako eraso bat baino gehiago tartean. Ostiralean, hainbat bizilagunek jakinarazi zieten udaltzainei oihuak eta kolpeak entzun zitezkeela etxebizitzan. Udaltzainak joan zirenean, ama astintzen ari zen 35 urteko gizonezkoa.