Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen aurkako bi eta 13 urte arteko espetxe zigorrak babestu ditu

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ontzat eman ditu Altsasuko gazteen aurkako bi eta 13 urte arteko espetxe zigorrak. Hala, azken horrek ez dio helegiterik aurkeztu auzitegiko Apelazio Aretoaren ebazpenari. Gazteei terrorismoa leporatu ez bazien ere, espetxe zigorrak berretsi zituen.
Argazki Nagusia
2019ko martxoaren 28a

Kontrara, gazteen defentsek absoluzio eskaerari eutsiko diote eta helegitea aurkeztu dute Auzitegi Gorenean. Era berean, Covitek ere helegitea aurkeztu du auzitegi berean zigorren gogortzea eskatzeko. Auzian herri akusazio gisa aurkeztu da azken hori, eta gazteei terrorismo delituak egozteko jarri dute helegitea.