AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/02/25 18:04

Atzo bi gizon atxilotu zituzten Gasteizen (Araba) haien bikotekideei eraso egiteagatik. Eguerdian izan zen lehen erasoa: gizon batek etxe batean giltzaperatu zuen bere bikotekidea. Etxeko giltzak aurkitzea lortu zuenean, ihes egin zuen emakumeak.

Bigarren erasoa, ordea, gauean izan zen. Emakume bati eraso egin zion bikotekideak, ibilgailu baten barruan. Kolpeak eta urratuak egin zizkion erasotzaileak, eta lekukoen testigantzak jaso ondoren atxilotu zuten.