AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Tolosaldeko Ataria
2019/09/25 10:07

Duela bost hilabete jarri zuten martxan Kaxilda gaztetxea Aiztondoko Gazte Asanbladako kideek; Zizurkilgo (Gipuzkoa) lantegi zahar bat birjabetu zuten horretarako. Birjabetzearen harira, prozesu judiziala martxan jarri zutenepaitegietan, eta atzo zen hastekoa epaiketa, 12:30ean Tolosako (Gipuzkoa) Epaitegian.

Aldiz, atzoko saioa bertan behera geratu zen. Izan ere, birjabetzea egin zen egunean bi kideak identifikatu zituzten ertzainek lekuko bezala deklaratzea nahi zuen jabeen abokatuak. Eskaera, ordea, lehenago aurkeztu behar zen, eta hori egin ez zutenez, aipatutako lekukoak ez ziren agertu. Egoera horren aurrean, epaileak kasua atzeratzea erabaki zuen. Horrenbestez, bi auzipetuak data berri baten esperoan daude.

Aiztondoko Gazte Asanbladak deituta, hamarnaka pertsona bildu ziren epaitegiaren kanpoaldean, Kapitalari kontrajarriak diren guneak defendatu, elkartasuna eta babesa auziperatuei lemadun pankartarekin.

Atzeratu den bigarren epaiketa azken asteetan, eskualde berean

Atzeratu egin zuten Tolosako Ezpala gaztetxearen birjabetzeagatik irailaren 3an hastekoa zen epaiketa ere. Hala, Tolosaldean duela bost hilabete birjabetu zituzten bi gaztetxeak epaiketaren dataren zain daude gaur gaurkoz.