AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/12/11 09:34

Astelehenean, hilak 7, lekualdatu zuten Emilio Salaberria Etxebeste preso politikoa. Hain zuzen, Kantabrian kokatzen den El Duesoko kartzelatik Martuteneko espetxera (Gipuzkoa) mugitu dute. Amasa-Villabonakoa (Gipuzkoa) da.

Pasa den azaroan iragarri zuten bezala, Martutenen igaroko duen denboraldia hirugarren graduan egingo du Salaberriak. 2002an sartu zuten kartzelan "talde terroristarekin kolaboratzea" egotzita, eta 2022an bukatuko du zigorra. 

EZ DAGO IRUZKINIK