AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/11/22 11:07

PAH plataformak urrian jakinarazi zuenez, Errotabide higiezinen enpresak familia bat etxegabetu nahi du Iruñean (Nafarroa). Sei pertsonak osatutako sendia da, eta egun, Nafarroako Gobernuak lagundutako Babes Ofizialeko Etxebizitza (BOE) batean bizi dira, Soto De Lezkairu kaleko 21. zenbakian. Ezin dute alokairu soziala ordaindu, eta beraz, etxetik botatzeko prozesua jarri zuen martxan Errotabidek.

Egoeraren aurrean, kaleratzea geratzeko borroka abiatu zuen Nafarroako PAH plataformak, eta gutxienez bi aldiz lortu dute hustearen data atzeratzea. Azkenengo berrien arabera, datorren astelehenean, hilak 25, etxegabetuko dute familia. Hala, PAHeko kideek dei egin dute berriro Soto de Lezkairu kaleko 21. zenbakira bertaratzera, kaleratze prozesua eteten saiatzeko. 08:30ean jarri dute hitzordua.

EZ DAGO IRUZKINIK