AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Etxerat
2020/11/23 21:25

Aske gelditu berri dira Josu Arkauz eta Olatz Lasagabaster preso politikoak. Arkauz arrasatearrak 29 urte eta zortzi hilabete egin ditu kartzelan, eta gaur goizean atera da Valladolideko kartzelatik. 1991an atxilotu zuten Miarritzen (Lapurdi), eta Frantziako Estatuan gatibu izan ostean, 1997an Espainiaratu zuten. Ordutik izan dute preso.

Bestalde, Lasagabaster ere etxean da jada. Hilabete honen hasieran jakinarazi zuten Martuteneko (Gipuzkoa) espetxera lekualdatuko zutela, baina ama da usurbildarra, eta Martutenen amentzako modulurik ez dutenez, ez du kartzelara bueltatu beharko. Etxean egingo ditu zigorra bukatzeko gelditzen zaizkion azkeneko hilabeteak, eskumuturreko telematikoa soinean. Hamabi urteko zigorra ezarri zioten.

EZ DAGO IRUZKINIK