AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Etxerat
2021/02/16 09:49

Oier Andueza Antxia atzo gelditu zen aske, hogei urte preso egin ostean. Basauriko (Bizkaia) kartzelan egin ditu espetxealdiko azkeneko hilabeteak, iazko azarotik atzora arte. Izan ere, iazko azaroan lekualdatu zuten Murtzia II-tik Basaurira, eta atzo goizean irten zen handik.

2001ean kartzelaratu zuten durangarra, 42 urteko espetxe zigorra ezarri baitzion Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETAren Bizkaia komandoko kide izatea leporatuta.

2014an salatu zuen Etxerat elkarteak Andueza jipoitu zutela Murtzia II presondegian. Liskar baten ostean funtzionario bati identifikatzeko plaka eskatu ostean, biluzteko agindu zioten preso politikoari; bata bat eskatu zuen hark orduan eta, bat-batean, eraso egin zioten lau kartzelazainek. Gero, eskuburdinekin lotuta, isolamendura eraman zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK