Aske geratu da Juan Mari Etxabarri preso politikoa

Errotxapearrak 23 urte egin ditu preso, eta gaur irten da Sevilla II kartzelatik.
Argazki Nagusia
2021eko apirilaren 5a

Gaur gelditu da aske Juan Mari Etxabarri preso politikoa, 23 urtez gatibu izan ostean. Ahotsa.info-ren arabera, goizean atera da Sevilla II espetxetik, epaitegi batek hala aginduta. Izan ere, onartu egin ditu Errotxapeako (Iruñerria, Nafarroa) presoak aurkeztutako hainbat luditze.

1998an eraman zuten atxilo Etxabarri, ETAko kide izatea leporatuta. Iñaki Armendariz eta Jesus Mari Gomez ere atxiki zituzten.