Aske gelditu da Alaitz Areitio preso politikoa

Hamahiru urteko espetxealdiaren ostean irten da kartzelatik Alaitz Areitio iurretarra.
Argazki Nagusia
Argazkia: Anboto
2020ko irailaren 17a

Anboto-k gaur jakinarazi duenez, aske geratu da gaur Alaitz Areitio preso politikoa. Hamahiru urtez izan dute atxilo, eta Rennesko (Frantziako Estatua) kartzelatik gaur atera den arren, berrogeialdia bete beharko du hango hotel batean.

ETAko kide izatea leporatuta ezarri zioten espetxe zigorra Areitio iurretarrari. 2007. urtean atxilotu zuten.