AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/01/01 13:47

Iragan  larunbatean, abenduak 26, hainbat preso politiko tokialdatu zituzten. Haien artean, Aitor Olaizola Baseta preso politiko irundarra mugitu zuten Caceresko espetxetik Dueñaskora. 2005. urtean atxilotu zuten Olaizola, eta 75 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Ismael Berasategi Eskudero preso politiko urretxuarra ere lekualdatu zuten, hain zuzen, Villenako kartzelatik Villabonakora (Asturias).

Jon Igor Solana Matarranz preso bilbotarra, aldiz, Algecirasko espetxetik Zuerakora aldatu zuten.  Solanak hemendik bi urtera beteko ditu ezarri zioten espetxe-zigorraren hiru laurdenak. Bestalde, Gotzon Terreria Uriarte oñatiarra ere lekualdatu zuten, Estremeratik El Duesora.

Josetxo Arizkuren Ruiz preso politiko iruindarraren kasuan, Murtziatik Iruñeko espetxera hurbildu zuten abenduaren amaieran. Bihotzeko arazoak zirela-eta, ospitaleratu egin behar izan zuten azaroaren amaieran. Gaixotasun larri bat du Arizkurenek, eta ez zen arazo kardiakoengatik erietxera eramaten zuten aurreneko aldia izan.

EZ DAGO IRUZKINIK