AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/09/08 18:39

Maiatzeren 30ean ekin zioten borrokari Agoizko (Nafarroa) Siemens Gamesaren lantokian, "lanerako erritmo izugarriak" eta hiru beharginen kaleratzea salatuz. Uztailaren 1ean, berriz, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak lantegia itxiko zutela iragarri zuen; bertan, 239 beharginek jarduten zuten soldatapean. Enplegu-Erregulazio Espediente bat abiatu zuten, eta borroka eta mobilizazio jendetsuak abiatu bazituzten ere, zuzendaritzak itxi egin zuen fabrika.

Orain, Siemens Gamesako langileen erdia baino gehiago lekualdatzen ari dira. Maria Carmen Maeztu, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako sailburuaren esanetan, 160 beharginek hartu dute beste enpresa batera lekualdatzeko bidea; gainerakoek, aurretiko erretiroa hartzea edo Siemens Gamesaren beste lantegi batera mugitzea hautatu behar izan dute.

Deslokalizazioa

Sindikatuen esanetan, Siemens Gamesako buruzagitzak Portugalera mugitu nahi du ekoizpena, "bertako eskulanak hemengoaren erdia kostatzen delako". Horrenbestez, tokialdatutako langileen etorkizunaren inguruko zalantza ugari agertu dira haien artean.