Aernnovako Berantevillako langileek lanuztei hasiera eman zieten atzo

Enpresako zuzendaritzak 101 kaleratze iragarri zituen azaroan, Berantevillako (Araba) langile batzordeari jakinaraztean enplegu-erregulazio espedientea ezarriko zuela. Horren aurrean, langile batzordeak adierazi du ez duela kaleratzerik sinatuko, eta lanuzteei ekin diete langileek. Momentuz, jarraipena ia erabatekoa izan da.
Argazki Nagusia
Argazkia: Cadena Ser
2020ko abenduaren 4a

Aernnovako zuzendaritzak azaroan azaldu zion Berantevillako (Araba) plantako langile batzordeari enplegu-erregulazio espedientea ezarriko zuela, lantokiko 454 beharginetatik 101 karrikaratuz.

Langile batzordeak berretsi du ez duela kaleratzerik sinatuko. Langileek lanuzteak hasi zituzten atzo, hilak 3; asmoa da, txanda bakoitzeko, zortzi orduko etenak egitea. Jarraipenari dagokionez, langile batzordearen arabera, ia langile guztiek egin zuten bat atzoko lanuzteekin.