AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/11/14 12:55

Espainiako Auzitegi Nazionalak badu ebazpena esku artean: absolbitu egin du Garikoitz Aspiazu ere, Jose Maria Lidon epailea berak hil zuela baieztatzeko froga nahikoa ez daudela argudiatuta. Auzitegiak ez ditu fidagarritzat jo Lidonen senideek egindako identifikazioak. Hilketa gertatu eta 10 urtera hiltzaile modura identifikatu zuten Aspiazu, ustez, telebistan ikusitako irudi batzuetan.

Azaroaren 4an hasi zen Aspiazu eta Asier Arzalluz preso politikoen aurkako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2001. urtean Lidon erail izana leporatu zieten biei, eta fiskaltzak 30 urteko espetxe zigorra eskatu zuen hasieran bakoitzarentzat. Dena den, biek ukatu zituzten haien aurkako akusazioak. Getxon (Bizkaia) izan zen atentatua, baina haiek azaldu zuten ez zeudela Bizkaian hilketa jazo zenean.

Hala, epaiaren zain geratu aurretik, fiskaltzak baztertu egin zituen Arzalluzen aurkako akusazioak eta kartzela zigor eskaera, froga falta zela-eta. Besteak beste, azaldu zuten ezin zutela ziurtatu Olaia Komandoko kidea zela. Aspiazuren aurkako espetxe eskaera, baina, mantendu egin zuen: 30 urte. Epaileen ahaideei dagokienez, bi preso politikoentzako "zigor maximoak" galdegin zituzten orduko hartan ere.

Arzalluz 2002. urtetik dute preso. Frantziako Estatuan atxilotu zuten, beraz, han kartzelaratu zuten lehenengo. Gero, 2005. urtean Espainiaratu zuten, Espainiako Estatuan epaitua izan zedin. Aspiazu 2008. urtetik dute atxilo, Lannemezanen (Okzitania). Dena den, irailean estraditatu zuten Mikel Karrerarekin batera, epaiketa zela-eta.