AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Arrueta-Sarrikotakoa da erasotzailea.
2021/04/05 09:44

Joan den asteazkenean atxilotu zuten Arrueta-Sarrikotako (Nafarroa Beherea) gizonezko bat, 2015etik hona 80 adingabe ingururi sexu-erasoak egitea eta bortxatzea leporatuta. 70 urte ditu erasotzaileak, eta Haurtzaroko Gizarte Laguntza programaren parte zen: harrera familia gisa aritzen zen, eta etxean hartzen zituen "zailtasunak" zituzten haurrak eta gazteak. Horretaz baliatzen zen haiek erasotzeko.

Gizonaren etxea miatzean, erasoekin lotutako zenbait argazki topatu dituzte polizia-agenteek. Epaileak erabaki du erasotzailea behin-behinean espetxeratzea.