AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/02/12 10:37

Naizen transexual adingabeen gurasoen elkarteak eman du gertatutakoaren berri. Aurreko igandean, otsailaren 7an, lau adingabek 11 urteko haur bati eraso egin zioten Iruñeko (Nafarroa) parke batean: transexuala izateagatik iraindu zuten lehenengo eta, gero, lurrera bota eta ostikoka jo zuten. Lekuko batek gelditu behar izan zuen erasoa.

Eragindako lesioen partea jarri ostean, erasotzaileen aurkako bi salaketa jarri dituzte adingabearen senideek; lesioengatik bata, eta gorroto delituagatik bestea. Azaldu dute, orain, kalera irteteko beldur dela 11 urteko gaztea, "erasotzaileekin berriz topo egiteko beldur" delako.