AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Itaiak 2023ko maiatzean egindako protesta bat.
2025/05/12 12:00

Sexu-esplotazioari lotutako beste kasu baten berri eman dute Euskal Herrian. Oraingoan, Bilbon (Bizkaia) izan da: gutxienez bi emakume prostituzioan aritzera behartu dituen bikote bat atxilotu berri dute. Prostituitzera behartzea leporatzen diote atxilotutako andreari, eta "justiziaren lana eragoztea" egozten diote gizonari.

Kolonbiakoak dira esplotazioa jasan duten emakumeak, eta haietako batek azaldu du iruzur egin ziotela proxenetek: legezko lan bat izango zuela hitzemanez, Espainiako Estatura mugitzera bultzatu zuten. Etxeko lanetan eta haurrak zaintzen lan egingo zuela esan zioten arren, gero, lekualdatu zenean, Santutxuko etxebizitza batean bere burua prostituitzera derrigortu zuten. Bertan, egoera berdinean zegoen beste emakume bat, jatorri kolonbiarrekoa hura ere.

Bi emakumeetako batek bere egoera salatu zuenean, gizonezko proxenetak telefonoz hots egin zion, eta mehatxu egin zion salaketa atzera bota zezan. Ez zuen egin.

EZ DAGO IRUZKINIK