AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / ELA
2023/04/12 10:50

185 langile kaleratu nahi ditu Implika Hezkuntza taldeak, horietako 100, Bilbon (Bizkaia) dituen zentroetan. Soldatapeko lanari lotutako prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dituzte Implikaren zentroetan, eta Bilbon jarduten dute langile gehienek; 156ek, hain zuzen ere. Espainiako Estatu osoan, 363 langile ditu kontratatuta enpresak.

Implikak martxan jarri nahi duen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka, martxoaren 16an greba mugagabera jo zuten Bilboko zentroetako beharginek. Ordutik, mobilizazio ugari egin dituzte Bizkaiko hiriburuan, eta kaleratze kolektiboa gera dezala exijitu diote enpresari.

Atzo izan zen enplegu-erregulazioko espedienteari buruzko kontsulta-aldiko laugarren bilera, Bilbon. Horren ostean ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Bilbon 100 behargin kanporatzeko asmoari eusten dio Implikak, nahiz eta ez duen "inoiz frogatu kaleratze kolektiboa egiteko arrazoirik". Enpresako zuzendaritza langileen greba eskubidea urratzen ari dela ere salatu du. Apirilaren 14an izango da kontsulta-aldiko azken bilera.

EZ DAGO IRUZKINIK