AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / PSE-EE
2025/05/14 07:52

Ermuako (Bizkaia) PSE-EEko zinegotzi Pedro Gallegok bere bikotekideari eraso zion martxoaren amaieran. Hainbat komunikabidek xehatu dutenez, fisikoki egin zion eraso, baina hilabete eta erdi beranduago eman dute horren berri.

PSE-EEk dauka alkatetza Ermuan, eta defendatu du "berehala" esku hartu zuela bere hautetsiak egindako eraso matxistaren berri izatean. Baina, hasieran, Gallego udal-gobernutik eta udalbatzatik kentzean, BegoƱa Gamiz alkateak azaldu zuen "arrazoi pertsonalengatik" zela. Gainera, dimisioa ez zuten apirilaren 29ko udalbatzarrera arte formalizatu.

30 urte ditu erasotzaileak, eta hiru hilabete zeramatzan Ermuako Udaleko Kultur Saila gidatzen. UGT sindikatuan kontratatuta daukate gaur egun, elDiario.es hedabidearen arabera, eta Ermuako nahiz Amorebietako (Bizkaia) futbol-klubetan aritu da lanean. Joan den urtarrilean hartu zuen kargua Ermuako Udalean, Juan Carlos Abascal ordezkatzeko, baina aurreko agintaldian ere aritu zen zinegotzi.

elDiario.es-ek gaineratu duenez, Gallegoren inguruak dio "akatsa" eta "falazia" dela hari eraso matxista leporatzea.

EZ DAGO IRUZKINIK