AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Eraso matxista bat salatzeko elkarretaratze bat Irungo San Juan plazan, iazko irailean.
2021/09/08 16:11

Astelehenean emakume bati eraso zion haren bikotekideak, eta iluntzean Irungo (Gipuzkoa) larrialdi-zerbitzuetara jo behar izan zuen zauritutako emakumeak. Taxi gidari batek eraman zuen Donostiatik (Gipuzkoa) Irunera; zauriak ikusi zituen taxilariak, eta emakumeak orduan azaldu zion bikotekideak eraso egin ziola.


Udaltzainei gertatutakoaren berri eman zien gero taxilariak. Emakumearen etxebizitzako atarira bertaratu ziren haiek, eta oihuak entzun zituzten barrutik. Bizilekura sartu eta erasotzailea atxilotu zuten.
EZ DAGO IRUZKINIK