AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gasteizko Itaiak deitutako mobilizazioa, urtarrilean. Argazkia: Gasteizko Itaia
2021/02/10 20:53

Atzo, asteartea, gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Hain zuzen, emakumearen etxera sartu zen bortxaz, eta "hertsapenak eta kalteak" leporatu dizkiote erasotzaileari. 26 urte ditu.

Eraso matxista hori salatzera dei egin du Gasteizko Itaiak, eta elkarretaratzea antolatu du bihar arratsalderako. 19:30ean izango da mobilizazioa, udaletxe aurrean, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean.

Iruñerriko Itaiak ere deitu du mobilizaziora biharko, Iruñeko udaletxearen aurrean, Nafarroako hiriburuan salatu diren azkeneko bi erasoak gaitzesteko.