AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/02/23 22:07

Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) atzo bereganatu zuen HEFA eta Psikologia Fakultatearen artean dagoen Zorroaga aretoa, "antolatzeko espazioen faltari aurre egiteko" asmoz. Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU-UPV) aurreko udan kendu zion ikasle mugimenduari jardun politikorako baliatzen zuen gunea.

HEFAko dekanotzak gaur esan die UIBko kideei areto horren sarbidea ixteko agindu duela. Dekanotzaren arabera, bihar goizean itxiko dute espazioa.

Campusean daude hainbat eta hainbat ikasle, eta gaua HEFAn igarotzea erabaki dute, dekanotzaren mehatxuari aurre eginez.

EGITARAUA

UIBk aste osorako jardunaldiak eta aisialdirako eskaintzak prestatu ditu Zorroaga aretoan. Hala, "espazio berria ezagutzeko aukera" luzatu diote Ibaetako ikasleriari. Ikasle mugimenduaren erronkak izeneko hitzaldiarekin emango diete hasiera saioei, asteazken honetan bertan, 18:30ean. Rap musika emanaldi bat izango da jarraian.


Beste hainbat ekimen izango dira hurrengo egunetan ere, hala nola, kartelgintza tailerra, bertso zein musika saioak, Unibertsitate publikoaren erronkak izeneko solasaldia eta zineforuma.

EZ DAGO IRUZKINIK