AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/04/15 12:41

Enpresako zuzendaritzak Basaurin (Bizkaia) eta Puente San Miguelen (Kantabria) ezarri nahi dituen kaleratze kolektiboen aurka, azken asteetan, hiru lanuzte egin dituzte bi fabriketako langileek. Gaur da, hain zuzen ere, hirugarren lanuztea bietan. Eguerdiko elkarretaratzearen ostean, Basauriko langile-batzordeak jakinarazi du beste hiru greba-egun antolatu dituela hilabete honetarako, kaleratzeekin aurrera egiteko asmoz jarraitzen duelako zuzendaritzak. Apirilaren 24an, 25ean eta 26an izango dira hurrengo lanuzteak, elkarren jarraian.

Basaurin 335 behargin daude euren lanpostua galtzeko arriskuan, eta 211 Puente San Miguelen. Bizkaiko fabrikako langile-batzordearen esanetan, plantilla osoak egin du bat azken egunetako greba-deialdiekin, eta ekoizpena geratzea lortu dute. Aurrerago emango dute gainerako urratsen berri.

EZ DAGO IRUZKINIK