AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Aranbizkarra auzoa, Gasteizen.
2021/05/13 12:01

Astearte gauean bikotekideari eraso egiteagatik atxilotu zuten atzo Gasteizko (Araba) 44 urteko gizon bat, Aranbizkarra auzoan. Jakinarazi dutenez, eztabaida bat izan zuen bikoteak, eta orduan eraso zion gizonezkoak emakumeari; etxeko logela batean babestu behar izan zen bera.

Gainera, irainak eta mehatxuak sarritan ematen direla salatu du emakumeak. Atzo atxilo eraman zuten erasotzailea udaltzainek, eta epailearen esku geratu zen gero.

Honekin, zortzi dira azken bi asteetan Gasteizen argitara atera diren erasoak; azkeneko laurak joan den asteburuan gertatu ziren. Gasteizko Itaiak elkarretaratzera deitu du gaurko, eraso matxista horiek guztiak salatzeko. 19:30ean Andra Mari Zuriaren plazan izango da elkarretaratzea.

EZ DAGO IRUZKINIK