AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / EAJ
2025/03/07 11:41

Eusko Jaurlaritzaren azken legegintzaldia hasi zenetik, asteazken honetan bildu da lehenengo aldiz Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua, Bilbon (Bizkaia). Hura izan da, beraz, Imanol Pradales lehendakari izendatu zutenetik gidatu duen lehenengo bilkura, ekimen horri dagokionez. Bertan egindako hitzaldian, "biolentziaren" aurkako dei bat zabaldu du jeltzaleak, biolentzia zerri deitzen dion zehaztu gabe: "Biolentzia guztiak gaitzetsi behar ditugu. Denak. Gure betebeharra da eta datozenei zor diegu; belaunaldi berriei". Gaineratu du ezin dela "indarkeria" justifikatu, "ez orainean ez iraganean".

Zentzu horretan, batez ere gazteei erreferentzia eginez zabaldu du mezua lehendakariak, belaunaldi berrietan esku hartzeko lehentasuna azpimarratuz: "Gure ardura da gizarteari, belaunaldi gazteei bereziki, lanabesak eskaintzea hausnarketa kritikoak partekatzeko, indarkeriari eta terrorismoari ateak betirako ixteko". Hala laburbildu zuen Bilbon: "Gure esperientziaren bidez, ohartarazi ditzagunĀ populismoaren, demagogiaren eta engainuaren sirena-kantuek eramaten uzteko tentatuta dauden horiek [...] eta egin dezagun ahalegin berezia euskal gazteriarekin".

"Memoria kolektiboa" eraikitzeko, "iragan komun baten interpretazio desberdinak" oinarritzat hartzeko beharra ere aldarrikatu du Pradalesek, baina premisa batekin, bere hitzetan: "Pertsonen duintasuna eta giza-eskubideak zalantzarik gabe errespetatzea". Gogoraren lana aitortzeaz gain, defendatu zuen "bide hori egiten jarraitzea" beharrezkoa dela eta "instituzioak eta euskal gizartea ordezkatzen" dituztela ekimen horretan.

EZ DAGO IRUZKINIK