AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/10/04 05:27

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AAEAM) salatu duenez, joan den ostiralean, Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu zuen Basaurin (Bizkaia). Egunean bertan atxiki eta aske utzi zuten, baina etxean zuen material informatikoa miatu eta eraman zuten polizia-agenteek. Oraingoz sekretupean dago ikerketa, baina badirudi AAEAMri "egotzi" nahi diotela atxiloketa, hari lotuta egin baitute operazioa.

Gainera, AAEAMren web-orria (amnistiaaskatasuna.com) itxi dute poliziek, agindu judizial baten bidez. Atarian sartzen saiatuz gero, ondoko mezua irakur daiteke une honetan, gazteleraz nahiz ingelesez: "Domeinu honetan esku hartu da eta Agintaritza Judizialaren esku dago".

AAEAMko kideek ohartarazi dute, "garaiz erreakzionatu ezean", indarrean dela "deuseztatuko gaituen errepresioa". "Antolatu egin behar dugu geure burua, eta borrokatu", gaineratu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK