AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/12/04 13:02

Basauriko (Bizkaia) udal-garbiketako beharginek denbora daramate soldaten ordainketan atzerapenak edo ez ordaintzeak jasaten. Udalak OHL-UTE Basauriko Eraikinak Garbi dauka kontratatuta garbiketa-zerbitzurako, eta euren lan-baldintzen defentsan borrokan ari dira azpikontratatutako beharginak.

Lan-baldintzen "okerragotze sistematikoa" eta "atzera-egitea" salatu dituzte langileek. LAB, ELA eta ESK sindikatuek osatzen dute langile-batzordea, eta azaldu dute enpresak arau-hauste larriak egiten dituela beharginen kontura. Esaterako, lanaldia behar baino gehiago luzatzen die, atzerapenak edo ez ordaintzeak izaten dira soldatetan, ez ditu aplikatzen aurretik adostutako soldata-hobekuntzak, ez ditu langileen ordezkariak informatzen, eta gabeziak ditu enpresaren laneko materialak, besteak beste.

Beharginek, bestalde, Basauriko Udalari ere eskatu diote "bere betebeharrari" erantzuteko. Garbiketa-zerbitzuak, azpimarratu dutenez, ez du "behar bezala funtzionatzen". Azaroaren 27an eta 28an protestak egin zituzten udaletxe aurrean, eta gaur, asteazkenean, berriro elkarretaratuko dira, euren lan-baldintzak errespeta ditzatela exijitzeko.

EZ DAGO IRUZKINIK