AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Radio Popular-Herri Irratia
2024/07/08 13:58

Barakaldoko (Bizkaia) Burtzeña auzoko pabiloi batean bizi izan dira adin txikiko sei pertsona, hainbat komunikabideren esanetan. Aurreko astean, inguruan piztutako su txiki bat omen zela-eta, eraikin batzuetara sartu ziren Polizia eta Iberdrolako hainbat teknikari, instalazio elektrikoaren egoera aztertu behar zutela argudiatuta. Teorian, orduan topatu zituzten adin txikiko sei pertsona pabiloietako batean.

Bizitoki modura erabili duten eraikina egoera txarrean dagoela esan dute agintaritzek, eta handik kanporatu zituzten gazteak. Zenbait hedabideren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak esku hartu du pabiloian bizi ziren lau gazteren kasuan, "abandonaturik" zeudela iritzita. Gainerako bi pertsonak, berriz, euren zenbait seniderengana eraman omen dituzte.

Poliziak babestuta, aipatutako su txikiarekin lotura omen duten bi eraikinetako argindarra moztu dute Iberdrolako teknikariek. Argindarra legez kontra eskuratzeko konexioak aurkitu omen dituzte inguruan, eta horregatik moztu omen dituzte inguruetako kableak, bertan "hornidura modu irregularrean lor ez dezaten".

EZ DAGO IRUZKINIK