AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Eitb
2019/05/07 14:13

Eusko Jaurlaritzako iturrien arabera, Ertzaintzak 52 urteko gizon bat atxilotu zuen ostegunean Barakaldon (Bizkaia), 12 urteko alabari sexu-erasoak egitea egotzita. Ostiralean epailearen aurretik pasatu zen, eta Basaurin espetxeratzea erabaki zuen horrek. Alaba adingabea, ostera, Bizkaiko Batzar Nagusiaren zaintzapean dago une honetan.

Mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea egin zuten igandean, Barakaldoko plazan. Barakaldoko Udalari dagokionez, bozeramaile batzordea deitu ostean, "eraso jarraitua" gaitzetsi zuen, eta bat egin zuen mugimendu feministak deitutako elkarretaratzearekin.