AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/03 12:03

2022. urtearen amaierako egunetan eta 2023. urtearen aurreneko egunean, gutxienez lau emakumek jasan zuten indarkeria Gasteizen (Araba). Zehazki, lau gizon atxilotu zituzten abenduaren 30etik urtarrilaren 1era genero indarkeria leporatuta, horietako bat bi aldiz.

Abenduaren 30ean, goizean, 50 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Lakua auzoan. Heriotza-mehatxuak egin zizkion bikotekideari etxebizitza batean, eta atxilotua izan ostean ere jarraitu zuen mehatxu horiekin, epaitegian. Orduan, ustez emakumearen etxe ingurua zaintzeko polizia-dispositibo bat jarri zen martxan, baina horrek ez zuen inola ere ekidin gizonak berriz erasotzea emakumeari: urtarrilaren 1ean, emakumea bizi den atarira sartu zen bere bikotekidea, urruntze-agindua urratuta. Berriz atxilotu zuten erasotzailea, bigarren aldiz.

Abenduaren 31n, arratsaldean, emakume batekiko urruntze-agindua hautsi zuen 49 urteko beste gizon batek. Bikotea Frantzia kalean liskarrean ari zela atxilotu zuten erasotzailea.

Egun berdinean, iluntzean, eraso berdina egin zuen 35 urteko beste gizon batek: urruntze-agindua urratu eta emakume batengana jo zuen. Simon de Anda kaleko taberna batean atxilotu zuten gizona.

Bestalde, urtarrilaren 1ean, goizean, 25 urteko gizon bat atxilotu zuten Arabako hiriburuan, genero indarkeriagatik, orduan ere. Zehazki, bikotekide ohiari egin zion eraso gazteak: auto batean mehatxu egin eta hertsatu zuen. Autoan "jarrera mehatxatzailearekin" atzeman zuten erasotzailea poliziek, eta atxilo eraman zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK