AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/10/21 11:14

Hurbiltzen ari da azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna, eta aurten ere kaleak hartzera deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. "Indarkeria matxistarekin amaitzeko", "autodefentsa sozialista garatzea" beharrezkoa dela adierazi du; "emakume langileok jasaten dugun indarkeria borrokatuz, gure babesa antolatuz eta erasotzaileei aurre eginez". Xehatu du, gainera, "indarkeria normalizatzen eta sostengatzen duen gizarte kapitalista gainditzeko helburua izango duen antolakuntza sozialistaren bitartez soilik lor" daitekeela hori.

Hala, oraindik deialdi zehatzen berri eman ez badu ere, azaroaren 25ean mobilizatzeko deia egin dute Itaiako kideek. Iaz milaka lagunek hartu zuten parte Itaiak antolatutako mobilizazioetan.

EZ DAGO IRUZKINIK