AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sarea
2021/02/01 17:18

Iruñerriko (Nafarroa) Langileen Autodefentsa Sareak joan den igandean aurkeztu zuen Autodefentsa Espazioa izendatu duena. "Ez diogu espazio fisiko bati erreferentzia egiten, antolakuntza forma bati baizik", argitu dute LASeko kideek. Hala, espazio horretan "egoera ezberdinean aurkitzen diren langileek ekarpena egitea" eta "klase elkartasun-loturak sortzea" bermatuko dute, besteak beste.

Hilabetean behin elkartuko da Autodefentsa Espazioa; hain zuzen, hileko azkeneko igandean, 18:00etan Txantrea auzoko Auzotegin. Otsailaren 28an egingo dute aurreneko bilkura.

Ondoko bost helburu nagusiei erantzungo die Autodefentsa Espazioak, LASeko kideen esanetan:

  • "Momentuan beharrezkoa den lan banaketari erantzutea".
  • LASen "berri ematea": "zertan gabiltzan, martxan jarri ditugun kanpainak", eta abar.
  • "Laneko arazoak" dituzten beharginei "arreta" eskaintzea, "modu kolektiboan", eta, "beti ere, graduala izango den ahalduntze baten bitartez erantzun ahal izateko eta langileontzako espazio seguru bilakatzeko".
  • "Formakuntza eskaintzea", LASek ondorioztatu baitu "garrantzitsua" dela "gaitasunak handitzea", "aurki ditzakegun arazo ezberdinen aurrean defendatzeko".
  • "Borrokan ikasteko eskola bat" izatea, "bakoitzak dituen gaitasunak elkarbanatuz eta elkarrengandik ikasiz, gaitasunak handitzeko".
EZ DAGO IRUZKINIK