AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/10/20 17:52

Espainiako Gobernuak bidesariak ezarriko ditu autobia guztietan. Sistema berria 2024rako indarrean jartzeko asmoa dute. Atzo bertan berretsi zuen Sergio Vazquez Azpiegituretako Idazkari Nagusiak irratian: "Erabiltzeagatik kobratuko da, baina ez diogu bidesari deitu nahi". Horren ordez, "tarifikazio sistema" eufemismoa erabili du ordainketarako metodoa izendatzeko.


Vazquezen esanetan, autobietako erabilpenaren ordainketa ez da autobideenaren berbera izango. "Bidesari biguna" deitu zion Espainiako Gobernuak maiatzean aztertutako aukera berriari. Komunikabideetan aurreratu zutenez, gobernuak kilometroko zentimo bateko prezioa ezartzea aurreikusten zuen; "edukiera handiko bideetatik zirkulatzen ari direnentzako errekargu gisa".


Bi eredu


Ordainketarako bi modalitate mahaigaineratu zituzten maiatzean. Lehena, ziurrenik baztertuko dutena, Suitzako edo Alemaniako berbera da: gidari guztiei tarifa laua kobratzen zaie. Bigarrena, Portugaleko ereduari jarraiki, gidari bakoitzak egiten duen kilometro kopuruaren arabera ordaintzen duena da. Espainiako Estatuko Azpiegituren Idazkaritzako iturriek adierazi dutenez, bigarrena lehenestekotan dira.


Gainontzeko errepideak kolokan


Hasiera batean, badirudi Espainiako Gobernuak autobien erabilpenagatik baino ez dituela ordainketak ezarriko. Halere, "autonomia erkidegoek euren eskualdeetako errepide guztietan kobrantza finkatzeko aukera" zabal dezakete, funts horiekin euren instituzioak finantzatzeko.

EZ DAGO IRUZKINIK