AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Urola Kostako Itaia
2021/10/20 09:12

Joan den larunbat gauean, gizon batek emakume bati eraso zion Zumaian (Gipuzkoa). Zumaiako Mugimendu Feministaren esanetan, jai giroan, hainbat emakume "deseroso sentiarazi" zituen lehenengo, haiengandik "gertu jarriz, molestatzen ari zela esaten ziotenei begirada eta jarrera desafiatzailarekin erantzunez eta, kasu batzuetan, emakumeen gorputzari buruzko bere iritziak botaz". Gizona horretaz guztiaz ohartarazi zuen, hain justu, emakume batek, eta haren aurka jo zuen gero.

"Tabernako iluntasuna aprobetxatuta" eta bere galtzak jaitsita zituela, emakume horrengana hurbildu, hari ere prakak jaitsi eta ukituak egin zizkion gizonak. Emakumeak "erasoari erantzun" zion, eta tabernatik kanporatu zuten erasotzailea.

EZ DAGO IRUZKINIK