AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileak atzo, Donostiako elkarretaratzean. Argazkia: ELA
2021/05/20 18:00

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileak luze egon dira greban; lan-gatazka hasi zenetik, 250. greba eguna izango da ekainaren 14koa. Atzo ere grebara jo zuten, eta %100eko gutxieneko zerbitzuak inposatu zizkieten arren, elkarretaratzeekin aurrera egitea lortu zuten beste egun batez. Donostiako (Gipuzkoa) Adegiren, Laresen, Garenen eta Matiaren aurrean batu ziren protestan.

Sektoreko lan-hitzarmen berria da beharginen eskaera nagusia, lan-baldintzen hobekuntza bermatzeko. Hori ez ezik, beharrezkotzat jotzen dute "egoitzen eredua" aldatzea. Ekainaren 14an egingo dute greba berriro eta, atzokoan bezala, mobilizazioak eta ekitaldiak egingo dituzte langileek.

EZ DAGO IRUZKINIK