AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/27 16:19

Bi eraso matxista izan ziren Tuteran (Nafarroa) larunbatean, egunean zehar. Lehen erasoa goizeko 07:30ean jakinarazi zuten: emakume bati eraso zion bere bikotekide ohiak, eta udaltzainek atxilotu zuten 38 urteko erasotzailea. Bigarren erasoa, aldiz, arratsaldeko 16:30ean gertatu zen eta, kasu horretan, 43 urteko gizon batek egin zion eraso bere bikotekide ohiari.

Erasotuak izan ziren bi emakumeak artatu behar izan zituzten osasun-zentroan, zauri arinak baitzituzten. Tuterako Foruzaingoaren komisaldegian daude atxilotuta bi erasotzaileak.

EZ DAGO IRUZKINIK