AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Bob Edme
2022/10/13 09:37

Patxiku Gimon preso politiko ohiaren atxiloketa salatzeko elkarretaratze bat izan zen atzo arratsaldean Ziburun (Lapurdi), eta orduan jakinarazi zuten laster geratuko zela aske hendaiarra. Joan den astearte goizean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, bere etxean, eta Baionako (Lapurdi) komisariara eraman zuten.

Antza, Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak ulertzera eman duenez, terrorismoaren kontrako fiskaltza delakoak agindu zuen atxiloketa. Parisko Justizia Auzitegiaren esanetan, "ekintza terrorista" batzuk ikertzeko epaile batek irekitako prozedurarekin lotuta dago polizia-operazioa, eta badirudi SDAT terrorismoaren aurkako Frantziako Poliziaren unitatearen gain dagoela ikerketa une honetan.

1999an atxilotu zuten Gimon, eta ETAko kide izatea egotzi zioten urtebete beranduago egindako epaiketan. 2009an geratu zen aske, bederatzi urtetik gora gatibu izan ostean; Fresnesko, La Santeko eta Saint Maurko kartzeletan egon zen preso. 51 urte ditu gaur egun.

EZ DAGO IRUZKINIK