AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / @aroztegia_elkartasuna (Instagram)
2025/05/06 10:30

Aroztegiko auzipetuekin elkartasunez eta makroproiektu horren aurka, igandean ekin zioten sei eguneko kanpaldi bati Elizondon (Nafarroa). Agerraldi jendetsu batekin eman zioten hasiera ekimenari, eta "Aroztegia geldituko dugu!" oihuak izan ziren nagusi, baita proiektu txikitzailearen aurka mobilizatzeagatik auzipetuta dauden zazpi pertsonen absoluzioaren aldeko aldarria ere. Izan ere, hilabete honetan epaituko dituzte Iruñean (Nafarroa), eta ikaragarri zigor gogorrak eskatzen dituzte haientzat: hogei urterainoko kartzela-zigorrak eta 56.000 eurotik gorako isunak, zehazki.

"Aroztegikoa herritarren borondatearen kontra behin eta berriz inposatu nahi izan zaigun proiektu bat da", gogorarazi dute auzipetuen aldeko plataformako kideek: "Nafarroako Gobernuak Palacio de Arozteguia SMri legez kontrako proiektu eta ekintza guztiak onartu dizkion bitartean, herritarrok babesik gabe utzi gaitu". Maiatzean epaituko dituzten zazpi pertsonak, hain zuzen ere, Aroztegiko obrari aurre egiteko kanpaldi batean parte hartzeagatik daude auzipetuta. Besteak beste, "talde kriminal" baten parte izatea leporatzen diete horregatik.

Epaiketa maiatzaren 19an hasiko da Nafarroako Justizia Auzitegian, eta 23ra arte luzatuko da. Egun horietan zehar epaitegira bertaratzera deitu du Aroztegiko Elkartasun Komiteak, aldarri argi baten pean: "absoluzioa".

EZ DAGO IRUZKINIK