AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/09/24 14:21

Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua aurkeztu dute dagoeneko Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek. Urrian bost egunerako elkargunea bihurtuko da Altsasu (Nafarroa), eta koiuntura politikoa lantzeko saioez gain, aisialdirako eskaintza zabala prestatu dute GKSko eta IAko kideek.

Internet bidez eros daitezke tiketak, GKSren webgunean.

Hona hemen Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua (xehetasunak laster jakinaraziko dituzte):

URRIAK 8, OSTIRALA

Arratsaldean

  • Harrera

Gauean

  • Umore ikuskizuna
  • Kontzertuak: Leire Etxezarreta eta Soinu Beltzak

URRIAK 9, LARUNBATA

Goizean

  • Hitzaldia: Krisi kapitalista eta estrategia sozialista berriaren oinarriak
  • Erakusketa: Arteka

Arratsaldean

  • Erakusketa: Arteka
  • Herrien arteko olinpiadak
  • Kontzertuak: Raimundo el Canastero eta Saguzarrak

Gauean

  • Kontzertuak: Hegazkin eta Petti
  • Ikuskizuna: Ez du gureak egingo. Bertso zaharrak eta berriak gaurkoari atzo jarriak

URRIAK 10, IGANDEA

Goizean

  • Mahai-ingurua: Euskal Herriko testuinguru politikoa aztergai
  • Hitzaldiak: Zapalkuntzei aurre egiteko metodologiaz, Borroka ekonomikoa ikuspegi sozialistatik aztertuz eta Askatasun politikoen aldeko borrokaren garrantzia

Arratsaldean

  • Erakusketa: Erabakia ikusi
  • Kirol ikuskizunak
  • Kontzertuak: Bongo Hu Selektah eta Bassagain Sound System

Gauean

  • Kontzertua: Desgaraian
  • K1, kick boxing eta boxeo ikuskizuna

URRIAK 11, ASTELEHENA

Goizean

  • Tailerrak: mekanika, kick boxing, informatika, argazkilaritza, antzerkigintza, soinua, aholkularitza juridikoa, mural tailerra, eta abar
  • Bertso musikatuak

Arratsaldean

  • Ekitaldi politikoa

Arratsaldean/gauean

  • Kontzertuak: Ezpalak, TOC, Rodeo, Tricoma, El Sonido de la Metralla, The Lio, Aurrez Aurre, Istilu, Atzapar Rock, Katarsia, DJ Elvis Caino, Streetwise, Billy Club, Katez, DJak, eta abar

URRIAK 12, ASTEARTEA

Goizean

  • Hispanitate Egunaren aurkako hitzartze politikoa

Goizean/arratsaldean

  • Desmuntaia
EZ DAGO IRUZKINIK