AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/02/22 09:42

Sabadell bankuak eta Solvia higiezinen agentziak jarri zuten abian Igorreko (Bizkaia) Kiñu gaztetxearen aurkako kaleratze prozesua, eta Kiñuko kideek jakinarazi dutenez, espazioaren aurkako epaiketara deitu dituzte jada. Apirilaren 27rako dago ezarrita epaiketa, Durangoko (Bizkaia) epaitegietan.

Hori dela eta, joan den larunbaterako, otsailaren 19rako, manifestaziora deitu zuten gaztetxeko kideek. Kiñuz gaztetxea defendatu lelopean egin zuten mobilizazioa Igorreko kaleetan.

Sabadellekin negoziaketa bat irekitzea eta, modu horretan, akordio bat lortzea da Kiñuko kideen helburua, sare sozialen bidez azaldu dutenez.

2013. urteko azaroan birjabetu zuten Igorren, aurrerago, Kiñu gaztetxea izango zen eraikina.

EZ DAGO IRUZKINIK