Berehala etxegabetua izateko arriskuan dago familia bat Donostiako (Gipuzkoa) Altza auzoan. Izan ere, "kontratuaren arabera zegozkion funtsezko konponketa batzuk egiteari" uko egin eta, gainera, "alokairua bidegabeki igo" ondoren, familia bere etxetik botatzeko prozesuari ekin zion etxejabeak. Maizterrek uko egin zioten alokairuaren igoerari, baina jabearen esanetan, 42 euroko zor bat daukate berekin: hori aitzakiatzat hartuta ekin dio etxe-kaleratzeari. Hala jakinarazi du berriki Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Etxegabetzea berehala eten dadila exijitu du sindikatuak, eta desalojoa bide judizialetik geratzen saiatzen ari da. Dena den, sindikatuak funtsezkotzat jo du "gu antolatzea eta klase-elkartasuna artikulatzea". Horiek horrela, asanblada informatibo jendetsu bat egin zuen atzo Altzako Casares Kultur Etxean, egoeraren nondik norakoak azaltzeko. Etxegabetze orori kontra egitera deitu du.