AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Aita Menniko langileen elkarretaratzea, ospitale parean. Argazkia: ELA
2022/04/20 12:20

Arrasateko (Gipuzkoa) Aita Menni ospitaleko langileek grebaldi berri batera deitu zuten aurreko astean, apirilaren 21etik 25era, hain zuzen. 2017an hasi zen lan-gatazka, eta jada 23 greba egun bete dituzte langileek, aurreko hilean lau eguneko grebaldi bat egin ondoren.

Nagusiki osasun mentalari lotutakoa da erietxea eta, sindikatuek azpimarratu duten bezala, integrala da Gipuzkoako osasun-sisteman. Izan ere, 500 langilek jarduten dute plantan, hots, Gipuzkoako osasun-langileen %60ek jarduten dute Aita Mennin. Hala, erietxeko unitateen %80 administrazio publikoaren finantziazioaren bidez hornitzen da.

Lan-baldintzak eta aldarrikapenak

Langileek lan-baldintzen okertzea, lan-karga handitu izana zein lanaldi partzialen nagusitasuna salatu dituzte, bai eta pazienteak artatzeko denbora mugatzen ari direla ere. Egoera horren aurrean mobilizatu dira, baina patronalak eta Jaurlaritzak ez dute aurrerapausorik eman.

Aurreko mobilizazioei jarraiki, hortaz, Aita Menniko langileen eskaeren artean daude lanaldiak mugatzea, errotazioak desagerraraztea zein kontratazioak, lan-osasuna eta, oro har, lan-baldintzak hobetzea. Hitz batean, lan-itun berri bat dute helburu, 2017tik ez baita berritu.

EZ DAGO IRUZKINIK