AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gipuzkoako Auzitegia.
2021/07/26 13:54

Emakume batek 2019an jakinarazi zuen bere bikotekideak bi aldiz bortxatu zuela 2018an; salaketa jarri zuen Donostiako (Gipuzkoa) epaitegietan. 2018an hasi ziren biak elkarrekin bizitzen, eta emakumeak dio mutil-lagunak hainbatetan egiten ziola bultza ohearen eta sofaren aurka. Bestalde, azaldu zuen eztabaida izan zuten bi alditan behartu zuela harreman sexualak izatera.

Epaileek adierazi dute ezin dela frogatu gizonak emakumea bortxatu zuela, eta ezin dela baztertu gizonaren errugabetasun-presuntzioa. Emakumearen bertsioa "lausoa, zehaztugabea eta generikoa" dela esan du Jorge Juan Hoyos Moreno magistratuak.

Sententzian jaso dutenaren arabera, mediku-txostenak dio emakumeak ez zuela erasoaren ondoriozko "lesiorik edo aztarnarik", ez eta "eragin psikopatologikorik" ere.

Horrela amaitu dute sententzia: "Ustezko biktimaren deklarazioa da dugun froba bakarra, eta froga hori bakarrik oinarri izatea fede ekintza bat izango litzateke".

EZ DAGO IRUZKINIK