Langile Kazeta
  • AKTUALITATEA
  • EDITORIALA
  • KOIUNTURA
  • IKUSPUNTUA
  • LANGILE ZIENTZIA
  • KOLABORAZIOAK
  • AGENDA
  • DENDA
  • HARPIDETZA
Astelehena, 2021eko martxoaren 1a
  • Astelehena
    2021eko martxoaren 1a
Aktualitatea logoa
Azkenak
Biolentzia Estrukturala
Ofentsiba Kapitalista
Langile Mugimendua
Prozesu Sozialista
Mugimendu Sozialista
  • DENAK
  • ALBISTEAK
  • ERREPORTAJEAK
  • ELKARRIZKETAK
  • KRONIKAK
  • PRENTSA OHARRAK
Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 8a
Aluminios Aleman Legazpiko enpresak lau langile kaleratu ditu

Langileek elkarretaratzea egin dute gaur, kaleratutako lankideak berriz onartzea eskatzeko. Lau langile horiek 18 eta 25 urte bitartean egon dira beharrean enpresan.

Prozesu Sozialista
2021eko otsailaren 8a
Ekida sortu da, "sozialiston kultur ekimena"

Kulturaren eta artearen esparruak ikuspuntu sozialista batetik lantzeko sortu da Ekida, eta izen bereko webgune bat jarri dute martxan horretarako. Hala ere, ekimenak baditu "hedabide-izaeratik haragoko asmoak ere".

Langile Mugimendua
2021eko otsailaren 7a
Ehunka lagun elkartu dira Azkoitiko plazan atzo jazotako eraso poliziala salatzeko

Azkoitiko Gazte Asanbladak deituta, ehunka lagun bildu dira gaur Azkoitiko plazan. Herriko hainbat gaztek udaltzainen eta ertzainen partetik jasandako polizia-jazarpena salatu eta "langile batasuna" aldarrikatu dute.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 7a
Emakume bat arma zuri batekin zauritu du haren bikotekideak, Iruñean

Asteazken goizaldean izan zen erasoa, eta Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago zauritutako emakumea. 19 urte ditu erasotzaileak.

Mugimendu Sozialista
2021eko otsailaren 7a
Atzo ehunka lagunek salatu zituzten "osasun-hondamendia eta askatasunen ezabapenak", beste aste batez

GKSk deituta, atzo protestak izan ziren Iruñean, Zarautzen, Gasteizen, Durangon eta Hernanin. 'Burgesiaren ofentsiba gelditu' lelo hartuta, ehunka pertsonak jarri zituzten jo-puntuan "osasun-hondamendia eta askatasunen ezabapenak". Horren aurrean, "antolakuntza komunista" aldarrikatu zuten tokian toki egindako elkarretaratzeetan.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 5a
Etxeko langileen sektorearen lan-baldintzek okerrera egin dutela salatu du Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak

Urtero bezala, datuak bildu eta argitaratu ditu Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak. Atzo aurkeztu zuten txostena, eta ondorioztatu zuten egungo krisiak okerragotu egin duela beharginen egoera: kaleratzeen, lan-baldintzen gogortzearen, osasun eta segurtasun ezaren nahiz kontraturik gabeko langileen kopuruaren gorakada ekarri ditu, besteak beste.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 5a
Kaleratzeak Tubacexen: zuzendaritzak astelehenean ezarriko ditu enplegu-erregulazioko espediente berriak

Amurrioko eta Laudioko plantetako zuzendaritzak astelehenean jarriko ditu martxan enplegu-erregulazioko espediente berriak eta, egun indarrean dauden aldi baterako txostenei jarraipena emateaz gain, kaleratze zuzenak ezarriko dituzte oraingoan. Tubacexen akzioek gora egin zuten kaleratzeak iragarri zituzten egunean.

Langile Mugimendua
2021eko otsailaren 4a
"Kontrol sozial burgesa" landuko du Egiako Gazte Asanbladak, dinamika berri baten bidez

Egiako Gazte Asanbladak (Donostia, Gipuzkoa) dinamika berria aurkeztu du: "kontrol sozial burgesa" aztertu eta horri aurre egiteko antolakuntza politikoa aldarrikatuko dute.

Biolentzia Estrukturala
2021eko otsailaren 4a
Langile guztiak kaleratuko dituzte Amurrioko Valvospain lantegian

79 beharginak aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpean egon dira iazko martxotik, eta kaleratu egingo dituztela jakinarazi diete orain. Antza, hartzekodunen lehiaketan inor ez da prest agertu seinale gisa jarri beharreko zenbatekoa ordaintzeko.

Mugimendu Sozialista
2021eko otsailaren 4a
Donostiako GKSk 'Gazte kriminalizazioa eta errepresioa' dinamika abiatuko du bihar

Dinamika horren barruan, hiru saio antolatu ditu Donostiako GKSk, baita elkarretaratze bat ere; gazteen zapalkuntzan "indar errepresiboek betetzen duten funtzioa" aztertzea eta salatzea dute helburu.

  • « Aurrekoa
  • 1
  • …
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • …
  • 185
  • Hurrengoa »
Kontaktua: harremanak@gedar.eus
Erredakzioa: erredakzioa@gedar.eus
Kolaborazioak: kolaborazioak@gedar.eus
Langile Zientzia: langilezientzia@gedar.eus
Sare sozialak:
Creative Commons Lizentzia