Langile Kazeta
  • AKTUALITATEA
  • EDITORIALA
  • KOIUNTURA
  • IKUSPUNTUA
  • LANGILE ZIENTZIA
  • KOLABORAZIOAK
  • AGENDA
  • DENDA
  • HARPIDETZA
Astelehena, 2021eko martxoaren 1a
  • Astelehena
    2021eko martxoaren 1a
Aktualitatea logoa
Azkenak
Biolentzia Estrukturala
Ofentsiba Kapitalista
Langile Mugimendua
Prozesu Sozialista
Mugimendu Sozialista
  • DENAK
  • ALBISTEAK
  • ERREPORTAJEAK
  • ELKARRIZKETAK
  • KRONIKAK
  • PRENTSA OHARRAK
Langile Mugimendua
2019ko martxoaren 21a
Bizi duen testuinguru politikoaren inguruko prentsa oharra kaleratu du Kijera gaztetxeak

Gaztetxearen ibilbidearen irakurketa eguneratua egin dute, elkartasun dinamika ezberdinen indarrak udalaren desalojo mehatxuari galga jarri diola azpimarratuz. Kontrara, oldarraldi errepresibo berri bat bizi dutela eman dute jakitera, eta horren aurrean antolatzen, auzoa bizitzen eta kapitalaren zapalkuntzari aurre egiten jarraituko dutela

Biolentzia Estrukturala
2019ko martxoaren 18a
Ertzaintzak Geriza herri plataformako bi kide identifikatu zituen larunbatean Zarautzen

Zarauzko etxegabeen egoera gordinari konponbidea emateko sortu duten herri plataformako kideek eztabaida publikoa isilarazteko udalak emandako erantzun autoritarioa salatu dute. Iragan larunbat goizean egindako kontzentrazioan, Ertzaintzak kazetari bat eta elkarretaratzean zegoen beste kide bat identifikatu zituela jakinarazi dute, eta baita egun osoan atzetik izan zituztela ere.

Langile Mugimendua
2019ko martxoaren 18a
Badatoz Gipuzkoako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketak

Herrialdeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen artean gero eta nabariagoak diren elkartasun eta elkarlan adierazpenen koordinazioa potentziatzeko tresnak eskeiniz, proiektu lokalen gaitasunak biderkatzea dute helburu aurtengo Topaketek.

Prozesu Sozialista
2019ko martxoaren 15a
Erraki jaio da, Gune Autogestionatuen Babes Sarea

"Gune autogestionatuek modu isolatuan aurkitzen dituzten mugak gainditu", eta klase elkartasuna oinarri, espazio horiek "euren burua defendatzeko mekanismo ezberdinez hornitzea" izango du helburu Erraki sareak. Ildo horretan, hainbat lan lerro zehatzi helduko die.

Langile Mugimendua
2019ko martxoaren 14a
Iruñerriko Autodefentsa Sareak baterajotze nazionalera deitu du, Eunaten kamerak kendu ditzaten eskatzeko

Iruñeko Eunate institutuko ikasle mugimenduko kideek elkarrizketarako deia luzatu diote zuzendaritzari. Ezezko erantzunaren aurrean, baina, baterajotze nazionala deitzea adostu dute ikasleek.

Mugimendu Sozialista
2019ko martxoaren 14a
Araba eta Bizkaiko Gazte Topaketa Sozialistak, apirilaren 5etik 7ra Laudion

Gazte Koordinadora Sozialistak apirilaren 5etik 7ra, Laudion burutuko dituen Topaketak aurkeztu ditu gaur. Ildo politiko sozialistaren baitan “bizitzaren momentu guztiak politizatu eta borroka komunitatea elikatzeko” egitarau oparoa osatu dute.

Biolentzia Estrukturala
2019ko martxoaren 13a
Gasteizko 5 gaztek epaitegietatik pasa beharko dute ostegunean, Urteberri eguneko jazarpen polizialaren ondorioz

Urteberri eguneko goizaldean Gasteizko Gaztetxean Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 5 gazte atxilotu zituen, horietako lau aske geratu ziren egunean bertan, bostgarrena baina, Zaballako espetxean dago orduztik. 5 gazteek hilaren 14ean Gasteizko epaitegietatik igaro beharko dutela jakinarazi du gaur Gasteizko Gaztetxeak eta elkartasun jaialdia antolatu du ostegunerako.

Biolentzia Estrukturala
2019ko martxoaren 13a
Geriza Etxea, ‘errealitate gordinenei’ aterpe emateko ekimena Zarautzen

Zarauzko Gizarte Zerbitzuek etxegabeek neguan gaua pasa ahal izateko Neguetxe aterpea aurten ez irekitzea erabaki zuten pasaden urtarrilean. Ordutik, dozenaka lagun bildu ditu Neguetxe irekitzeko aldarriak larunbatero udaletxe atarian. Gaur, Geriza plataforma aurkeztu dute: “Neguetxeren itxierari erantzun bat emateko”.

Langile Mugimendua
2019ko martxoaren 12a
Bategin; langile defentsa integralaren aldeko borroka Goierrin

Azken aldian jaso dituzten kritiken aurrean, langileen defentsarako instituzio propioen beharra aldarrikatu eta taldea langileen arazoei osotasunean erantzuteko helburuz sortu dela zehatzu dute, elkartasun printzipioa ardatz

Mugimendu Sozialista
2019ko martxoaren 12a
Gazte Koordinadora Sozialistak Twitter kontua ireki du, bertan bere jardunaren berri emateko

Aurretik adierazitako prozedura jarraiki, GKSk kazeta honen bitartez jakinarazi nahi izan du aurrerantzean Twitter kontua izango duela: @Gazte_KS. Kontu horretan, euren jardunaren berri emango dutela adierazi dute; soilik berau izango da euren hitzaren ordezkari.

  • « Aurrekoa
  • 1
  • …
  • 177
  • 178
  • 179
  • 180
  • 181
  • 182
  • 183
  • 184
  • 185
  • Hurrengoa »
Kontaktua: harremanak@gedar.eus
Erredakzioa: erredakzioa@gedar.eus
Kolaborazioak: kolaborazioak@gedar.eus
Langile Zientzia: langilezientzia@gedar.eus
Sare sozialak:
Creative Commons Lizentzia